AUTORITATEAK

Fitxa multzoa

Fitxak

Bilaketa aurreratua
  • 1942, Bilbo. Langile doitzailea. 1973an Euskaldunako “Jurado de Empresa”n langileen ordezkaria izendatu zuten. 1975an Coordinadora del Sector Naval partaidea izendatu zen Euskaldunaren izenean. 1978an LAB Sindikatuaren I Biltzar Nagusian parte hartu zuen. 1980an LAB Sindikatuaren II Biltzar Nagusian ponentzien prestaketan ibili zen eta1981-an HASI-tik kanporatu zuten 1988an Esukalduna behin betiko itxi zuten eta langabezian geratzen da. Hori dela eta, LAB sindikatuan liberatu zen Bizkaiko Hauteskunde Sindikaleko ardura betetzeko eta 1992an III Biltzar Nagusian Bizkaiko Koordinadorea izendatu zuten. 1996-an IV Biltzar Nagusian Hezkuntza Arduraduna izendatu zen, 2002-ra arte Ipar Hegoa fundazioan aritu zen
  • 1944, Mungia Elektrikaria. 1975tik LAB sindikatuaren garapenean lan egiten zuen Bizkaiko herrialdean eta 1978an LAB sindikatuaren Lehenengo Biltzar Nagusian parte hartzen zuen, urte bukaeran atxilotu zuten ETAko kidea izatea leporatuz, komisaldegian tortura gogorrak jaso zituen. 1980an LAB sindikatuaren II Biltzar Nagusian Idazkaritza Nazionaleko partaidea aukeratzen zuten kartzelan egon arren 1998-n kalera atera zen 12 espetxe inguru ezagutu ostean eta 2000an LAB Sindikatuaren V Biltzar Nagusian omenaldia egin zitzaion 2023an kontrako kanpaina mediatiko baten ostean Mungiako Udal-hauteskunderako Bilduko zerrendatik bere izena kentzen da
  • 1955, Tafalla. Metalurgiko langilea, idazlea eta editorea. 1977an Victorio Luzuriagan egindako hauteskunde sindikaletan Sindicato Unitarioren zerrendan aurkezten da eta aurretik langile ordezkaria izango da. 1979an Tafallako zinegotzia atera zen lehenengo hauteskundetan Franco hil ostean. 1979an Colectivo Unitario de Trabajadores sindikatua sortzen da eta ORTrekin apurtzen ditu harremanak eta 1988an Colectivo Unitario de Trabajadores sindikatuak erabakitzen du asanbladaren bidez LAB sindikatuan sartzea. 1988-tik 2023-ra arte Txalaparta argitaletxeko zuzendaria izan da. 30 liburu inguru idatzi ditu bakarka edo beste egilerekin batera. Azken urteetan, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma bultzatzen ibili da. 2023ko Ekainaren 24an Minbizia aurkitzen diote, Pleurazko Mesotelioma, amiantorekin lan egiteagatik zerikusi zuzena duen minbizia.
  • 1951, Legazpi Analista kimikoa. LABeko sorreran parte hartu zuen. Hamar bat urtez, tailerretik atera ondoren, Gasteizko egoitza irekitzera joaten zen egunero. 1976ko martxoaren 3a eta bere ondorengoak gertutik bizi izan zituen. 80. hamarkadaren erdialdean, liberatu zen eta 2008an aurre-erretiroa hartu arte egon zen sindikatuan lanean Arabako ardurarekin eta exekutiboko partaidea.
  • 1955, Dima. Enpresa-ikasketa Diplomatura eta Informazio-Zientzietan Lizentziatura, Kazetaritza. 86an LAB Eusko Jaurlaritzan sortu zenetik delegatua izan da. 92ko III. Bltzar Nagusian LABeko idazkaritza nazionaleko partaide izan zen, Euskara arduradun moduan. 93an sindikatuko Komunikazio ardura hartu zuen 2008 arte. 2008an utzi zuen exekutiboa. Independentistak Sarean aritu zen hainbat urtez eta gaur egun, Arrankudiagako alkatea da EH Bildutik.
  • 1953, Gascueña (Cuenca) Grafikagintzako langilea. Seminarioan barneko ikasle egon zen 20 urte bete arte . 1975ean Euskal Herrira heldu zen. Arte grafikoen delegatu sindikala. Exekutiboan 80. hamarkadaren bukaeran sartu zen Ekintza Sindikala atalean. Urte bete lehenago, Komite Nazionaleko Formazio arduraduna izan zen. Ostean Eremu Sozialean aritu zen. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren (Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria) sorreran protagonista izan zen, beste batzuekin batera. Exekutiboan 2008ra arte egon zen. Zerbitzu Publikoen Federaziora pasatzen da exekutiboa uzten duenean eta 2018an erretiroa hartu zuen.
  • 1938, Agoitzen. Esne ekoizle enpresa bateko lankidea. 1968an apaiz joan zen Venezuelara eta 1975ean Franco hil ondoren itzuli zen. 1977 inguruan LABen sartu zen. Nafarroan hainbat ardura izan zituen sindikatuaren barruan, LABeko Nazio idazkaritzan sartzen da Nafarroaren izenean. 80 inguruan, Nazioarteko Harremanen ardura hartzen du 1992 urtera arte. Herri Batasuneko parlamentario izan zen tarteka eta gerra zikinaren biktima, lehergailua bidali zioten etxera.
  • 1956, Granada. Erizaina eta Osakidetzako langilea. 1979an LAB sindikatuan sartzen da eta 1980an Bizkaiko exekutiboan sartzen da. 1985an Komite Nazionalean sartzen da. 2000tik aurrera, 10 urtez Bilboko arduradun.
  • 1956, Lasarte Abokatua. 1980tik 1991ra LABeko abokatu laboralista izan zen Gipuzkoan. 1991ean LAB sindikatuaren izenean, Lan Harremanen Kontseiluan sartu zen. 1992ko III. Kongresuan, Exekutiboan Idazkaritza Tekniko Juridikoa eta Ekintza Instituzionalaren arduradun izendatu zuten eta ostean Negoziazio Kolektiboaren arduraduna. 2011n LAB utzi zuen. Bildurekin Diputazioan sartu zenean, Funtzio Publikoko zuzendari izan zen 2011-2015 bitartean.
  • 1957, Paris. Ogibidez trenbideetako langilea. LAB Ipar Euskal Herriko sorreran parte hartu zuen. LABek lortutako lehen Prud’hommes-etako epaile izan zen. 2015ean LABetik Prud’hommes-etako lehendakaria izan zen.
  • 1964, Donostia. Gizarte graduatua. 1994an LABen sartu zen, Beasainen, Goierri eskualdeko liberatu bezala. 1996tik 2000ra arte Gipuzkoako arduradun bezala exekutiboan zegoen. 2000an, Antolakuntzan sartu zen Nazional mailan Sindikatuaren hedapenean ardura zuzena izan zuen. 2008tik 2017ra Idazkari Nagusi ondokoa izan zen.
  • Irakaslea. 1987an sindikatuan sartu zen, LAB Irakaskuntza atala sortu zenean. 1992, LAB sindikatuan Emakume Arloaren sorreran parte hartu zuen eta bertan kokatu zuen bere militantzia. 2000tik 2007ra arte, Exekutiboan aritu zen, sindikatuaren eraldaketa feministaren eragile nagusietakoa izanik
  • 1952, Paris. Irakaslea. Ipar Euskal Herrian militantea arlo sozialean zein sindikalean, bereziki 1983tik langile talde ezberdinetan eta Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren sorreran parte hartzen du Ipar Euskal Herrian 2000 urtean.
  • 1972, Hondarribia. Zuzenbidean graduatua.1996an LAB-Gazteak arloaren sorreran parte hartu zuen eta exekutiboan sartuz. 2004an Idazkari Nagusi ondokoa izendatu zuten. 2008tik 2017ra Idazkari Nagusia izan zen, Euskal Herrian erreferentziazko sindikatu bateko, lehen idazkari nagusi emakumezkoa izan zelarik. Ostean Idazkaritza Feministan aritzen da. Eskola Feministaren sorreran parte hartu du.
  • 1950, Donostia. Metalgintzako langilea. 1978an LABen afiliatzen da. 1985ean Eskualdeko liberatu bezala hasten da eta 1988an Komite Exekutiboan sartzen da Herrialdeko koordinatzaile moduan, Gipuzkoako koordinatzaile moduan, alegia. 1996an Exekutiboko Nazioarteko arduraduna izendatu zuten 2008ra arte. Bere ardurapean, LABek nazioarteko harremanak zabaldu zituen. 2005ean, LAB sindikatua FSMn (Federación Sindical Mundial) sartu zen, Euskal Herriko ordezkari gisa. 2008an FSMren barruan, Metalgintzako UISeko idazkari orokorra izan zen 2010arte, jubilazioa hartu arte.
  • Bilbo 1951-..-../2003-09-17 Ekonomialaria, LABeko idazkaritza nazionaleko kidea 70eko eta 80ko hamarkaden artean. HASIko militantea. 1987an atxilotua, 1990ean 7 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAri laguntzeagatik. Urte horretan bertan, Euskal Herriko Legebiltzarrerako HBren hauteskunde-zerrendan izan zen.
  • Barakaldo 1949-.. -.. Medikua eta LAB sindikatuko idazkaritza nazionaleko kidea 70eko eta 80ko hamarkaden artean. HASIko militantea. 1978an gerra zikinaren biktima izan zen bahitzen saiatu zirenean, eta 1981ean atxilotu egin zuten.
  • Urnieta, 1956. Euskal Herriko sindikalista da, ezker abertzalekoa. Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) erakundeko idazkari nagusia izan zen hamabi urtez (1996-2008). Rafa Díez, ohi bezala, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Jarduera sindikala Michelin enpresako langilea, oso gazterik hasi zen sindikalismoan, eta LABen egiturekin bat egin zuen hasiera-hasieratik. Laurogeiko hamarkadan, sindikatuko zuzendaritzan hasi zen lanean. Une horretan, sindikatuko kide zen, eta 1992ko martxoan Leioan (Bizkaia) egindako III. Kongresuan LABeko koordinatzaile nagusi izendatu zuten. Ondoren, 1996ko apirilean agertoki berean egindako IV. Biltzarrean, idazkari nagusi kargua hartu zuen, eta V. Kongresuan (Donostia, 2000) eta VI. Kongresuan (Iruñea, 2004) berriro hautatu zuten postu horretarako. LABeko idazkaritza nagusia utzi zuen VII. kongresuan (2008ko ekaina), sindikatuaren estatutuen arabera, eta Ainhoa Etxaidek ordezkatu zuen karguan. 2009ko urriaren 13an Espainiako Poliziak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz, Diez atxilotu zuen Ezker Abertzaleko beste hainbat kide ezagunekin batera. 2011ko irailean 10 urteko espetxe zigorra betetzeko sartu zuten eta 2017ko abuztuaren 17an atera zen Santoñako El Dueso espetxetik.